Aterpea Merkatari elkarteko erosketa txartelak, Lasarte-Oria Bai! Herri kroseko sari

Txintxarri Aldizkaria 2024ko urr. 11a, 13:30

Ostadar SKT eta Aterpea Merkatari elkarteko ordezkariak. Arg.: Ostadar SKT.

Hilaren 27an, Lasarte-Oria Bai! Herri krosa jokatu da gure herrian. Ostadar Saiare Kirol Taldeak lasterketako irabazle guztien artean 1.000 € banatuko ditu erosketa txarteletan herriko Aterpea Merkatari elkarteko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko

Era horretara, Ostadar SKTk 2019an hasitako ohiturarekin jarraituko du eta trofeoetarako aurreikusita dagoen diru kopurua herrian erosketak sustatzera bideratuko du.

Ostadar SKTko arduradunek nabarmendu dutenez, lasterketaren filosofiarekin bat egiten duen erabakia da, "herriarekin eta herriarentzat. Krosa Lasarte-Oriako herriari egiten diogun ekarpen modura ulertzen dugu, eta, Aterpeako komertzioetan erosketak bideratzeko erabakia bide beretik doa".

Kros nagusiko lehenengo hiru sailkatuek jasoko dute erosketa txartela, sailkapenaren eta kategoriaren arabera, 60 €,
40 € edo 20 €koa izango da eta Aterpeako establezimenduetan erabili ahalko dira 2024 urtea bukatu aurretik.

Aterpea Merkatari elkarteko kideek ere begi onez hartu dute erabakia eta esker oneko hitzak izan dituzte lasterketako antolatzaileentzat. “Urriko azken igandea berezia da Lasarte-Orian, eta hori Krosari eta Ostadarri zor diogu. Aterpeatik oso eskertuak gaude ekimen honekin, tokian tokiko komertzioari ikusgarritasuta emateaz gain, gure lanari bultzada ematen diolako”, adierazi dute.