Ohartzerako zure espazioa inbaditu du, iletik tira egin dizu eta pasadaz ipurdia ukitu. Kexatu egin zara, baina berak barre. Irakaslea kontu eske etortzean, “zer? Nik ez dut ezer egin!” bota du ahots goran, bularra ateraz, handiustez, besoak zabal zabal eginda.
Tutoreak halabeharrez interpelatu ondoren, gogo txarrez etorri zaizu berriz ere eta “barkatu, ez dut berriro egingo” esan dizu begietara begiratu gabe. Barruak su hartu dizu, minez, amorruz… badakizulako hitz prefabrikatu horien atzean keinu harroputz bat ezkutatzen dela, botere izpi bat. Badakizulako ez dela gertatuko den azken aldia.
Sardui jauna, zure hankasartzea hitz prefabrikatuekin konpondu dezakezula uste baduzu, zalantzan jarri duzun parekidetasun falta berresten ari zara.