Osasungintza publikoaren defentsan elkartu dira

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uzt. 17a, 17:42

Argazkia: Noaua aldizkaria

Osasun sistema pubiko eta duin bat bermatzeko eskatu dute zenbait herri plataformak Donostian egin duten mobilizazioan

Osasun sistema publikoan ematen ari diren murrizketak salatu eta horiek amaitzea eskatu dute berriki zenbait herri plataformek Donostian. Amara Berri-ko anbulatorioaren atarian egin dute elkarretaratzea, eta osasungintza babestu eta indartzea ere eskatu dute bertan bildu diren zenbait herri plataformetako kideek. Buruntzaldeko hainbatek egi dute bat hitzorduarekin: Donostialdea Osasun Publikoaren Alde eta Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde edota Osakidetza defendatzeko Olatu Txuria herri ekimena. 

Horiek guztien erakutsi dtuzten afixetan osasungintza publikoa defendatzeko aldarriak irakurri ahal izan dira, hala nola, honako hau: "Murrizketarik ez! Ez udan, ez neguan!" zioen Donostialdea Osasun Publikoaren Alde plataformarenak. Horrek lotura zuzena du Donostialdeako ESIaren baitan txertatuta dauden zerbitzuekin. Sare horretan dauden hainbat osasun etxe orain arte bezala 08:00etan irekiko dituzten arren, itxiera ordua aurreratzea aurreikusi baitute; horien artean dago, besteak beste gure heriko anbulatorioa. Uztailaren 17az geroztik funtzionatzen du aipatu ordutegiarekin, eta irailaren 15era arte izango da hala (urtean zehar, 20:00ak arte eskaintzen du arreta zerbitzua). 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren esanetan, murrizketa horiek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako osasun zerbitzuen %40ari eragingo diote udako hilabeteotan. Eta erabaki hori hartzeko bi argudio defendatu ditu; batetik, urte garai honetan zerbitzuetan izaten den "eskari txikia" eta langileei atsedenerako tartea ahalbideratu nahi izatea.

Ordutegi murrizketak salatzearekin batera, medikuak kentzen ari direla ere ohartarazi dute; hori gertatu da, besteak beste Hernaniko osasun etxean. 

 

*Informazio hau osatzeko iturria: Noaua aldizkaria