Donostia Arraun Lagunak-en denboraldi biribila errepasatzen

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ira. 23a, 10:00

Donostia Arraun Lagunak-eko eskifaia eta talde teknikoa, Euskotren ligako sariarekin. Arg.: A. Arrizabalaga/ Euskotren Liga

Donostiako ontziak denboraldi historikoa egin du. Herriko eskifaiakide Aiora Belartieta eta Nahia Goenaga zein Ama Guadalupeko Intza Fernandez herritarrekin solastu gara denboraldiko laburpena egin eta euren bizipenak ezagutzeko

Nahiz eta abuztuan Donostia Arraun Lagunak Euskotren Ligako garaile izan, liga ofizialki hilaren 14ean eta 15ean amaitu zen. Portugaleten eta Bermeon play-offa jokatu zen eta bi jardunaldietako emaitzak kontuan izanik, datorren denboraldian SD Astillero Eneryt Servicios eta Zumaia Delteco arituko dira Euskotren Ligan. Besteak beste, herritarrak kide dituzten Donostia Arraun Lagunak eta Hondarribia Bertako Igogailuak ontziei egingo diete aurre 2025eko ligan.

Lehiaketa garaia amaituta, herriko ordezkariekin izan gara Donostia Arraun Lagunak nagusi izan den denboraldiari errepasoa egiteko (Ikus beheko irudia). Besteak beste, Liga eta Kontxako banderaren gainean mintzo gara.