Lasarte-Oria Bai! krosaren izen ematea martxan da

Txintxarri Aldizkaria 2024ko uzt. 11a, 16:31

Lasarte-Oria Bai! kroseko lasterkariak, Kale Nagusian.

Ostadar SKTk Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoiaren 27. edizioko izen emateak zabaldu ditu. Urriaren 27an, goizeko 10:30ean jokatuko da proba. Horrekin batera, Roller lasterketako seigarren edizioa eta Ipar Martxako laugarrena ere lehiatuko dira. Eta egunari amaiera emateko, Korrika Festaren 22. edizioa ospatuko da

Momentuz kros herrikoiaren, patinatzaileen eta ipar martxalarien inkripzioa bakarrik egin daiteke internet bidez, kronoak.com web orrialdean. Urriaren 18tik 25era Manuel Lekuona Kultur Etxeko kafetegian izena ematea egiteko aukera izango da eta urriaren 26an eta 27an, Michelin kirol gunean; Korrika Festaren inskripzioa ere data horietan egingo da. 

Helduen izen-emateak 15 euroko balioa du; Ostadarreko bazkideentzat, 10 euro. Azkeneko egunerako uzten dutenek –kasu guztietan–, 23 euro ordaindu beharko dute. Korrika Festako parte hartzaileek, aldiz, 7 euro ordaindu behar dute.