Pablo Barriok '2074' antzerki liburua argitaratu du

Txintxarri Aldizkaria 2024ko eka. 20a, 12:30

Pablo Barrio, erdian, '2074' lanaren ale bat eskuetan duela. Argazkia: P. Barrio/Susa.

Gaur egungo Euskal Herriko kezka eta gogoetetan ardaztutako antzerki distopikoa kaleratu berri du Pablo Barrio idazle lasarteoriatarrak: 2074. Susa argitaletxeak EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin batera sortutako Ganbila bildumako 25. obra da hori. 

Antzerki liburu hori ontzeko "umorea, begirada nostalgikoa eta hitz bidezko jolasa" erabili ditu egileak, Ganbilan parte hartzen duen Gaizka Sarasolaren arabera. "Begirada nostalgiko hori oinarri, nortasun handiko pertsonaia berezi eta maitagarriak" sortu.