Liburuak eta gozokiak, Udaberri Festako jarduerei ekiteko

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mai. 24a, 08:42

Txu-txu trena herrian barrena ibiliko da bihar, goizez nahiz arratsaldez.

Aterpea merkatarien elkartean antolatutako Udaberriko Festaren barruan, eskaintza nahiz jarduera bereziak egingo dituzte gaur eta bihar. Ekimenaren helburuak tokiko dendak ezagutarazi eta establezimendu horiek herriari ematen dioten bizia balioan jartzea dira.

Egitaraua

Gaur, ostirala, hilak 24

  • 17:15etik 19:30era, Lilura liburu dendan: Txano y Óscar-en egile Patricia Perez eta Sara Li-ren idazle Julio Santos etorriko dira, bertaratzen direnekin hitz egin eta liburuak sinatzera.
  • 17:30etik 18:30era, Dulce Tentacion gozo dendan: gozokiekin apaingarriak egiten ikasiko dute tailerrean parte hartzen dutenek.

Bihar, larunbata, hilak 25

  • 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, herrian barrena: txu-txu trena ibiliko da. Okendo plazan izango du geltokia.
  • 12:00etatik 15:00etara, Ormazabal loradendan: garai bateko Goikokaleko alpargateriko erromeria egingo dute. Ordu eta laurden inguruko emanaldian parte hartuko dute Erketz EDTko dantzari eta musikariek, Galizia Etxeko gaita jotzaileek, Ttirriki Ttarrakako musikariek eta pare bat dultzainerok eta zenbait eragile gehiagok: Semblante Andaluz, Ttakun Kultur Elkartea eta Goikokaleko bizilagunak.
  • 12:00etatik 20:30era, Arkupe tabernan: Udaberriko Bermuta (12:00etatik 15:00etara eta Sinergy (18:00-19:00) nahiz Mandragora Negra (19:30-20:30) taldeen kontzertuak.
  • 19:00etatik 21:00etara, Buenetxea kafetegi-tabernan: David Moreno upategiko ardoak dastatuko dituzte, zenbait pintxorekin batera. Bitartean, zuzeneko emanaldia egingo du Radio Rebelde Covers taldeak.

Horrez gain, aipatu bi egun horietan eskaintza bereziak egingo dituzte Urruzola Mertzeriak eta Mabel Modak.