Aurreikusita zegoena baino lau minutu lehenago iritsi zen 23. Korrika Urnietatik, eta, dezente azkarrago joan zirela zirudien arren, aurrez ezarritako ordua baino bost bat minutu geroago joan zen Usurbil aldera, Zubietan barrena. Ordubeteko tarte horretan lekukoa hartu zuten ordezkariek eta atzean zituzten zientoka herritarrek Lasarte-Orian euskaraz bizitzearen aldarriak zabaldu zituzten, harro eta ozen, furgonetan zihoan Intza Alkainen animoen erritmora.