Korrika Txikiak irekiko du gaurko egitarau zabala

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 19a, 07:00

Herriko ikastetxeetako ikasleek erdigunea zeharkatuko dute.

Gaueko hamarrak aldera iritsiko da 23. Korrika, Urnietatik, 'Harro herri' lelopean. Euskararen aldeko egitasmo erraldoi horretan parte hartzeaz harro dagoen herri bat dela erakutsiko du gaur Lasarte-Oriak, Korrikaren etorrera girotze aldera makina bat jarduera prestatu baititu Muntteri AEK euskaltegiak zenbait eragilerekin elkarlanean.

Egitaraua

  • 11:00etatik 12:00etara, erdigunean barrena, Korrika txikia.
  • 17:00etatik aurrera, Okendo plazan, haurrentzako jolasak Ostadar SKTren eskutik. Porrotx pailazoak enparantza alaituko du.
  • 17:30etik 19:30era, Okendon, Zirku Tailerra. Lau gune izango ditu.
  • 19:30ean, Okendon, pintxo dastaketa, herriko elkarte gastronomikoen eskutik.
  • 19:30etik 21:00etara, herriko kaleak alaituko dituzte Oaintxe in deu! txarangak eta herriko txistularien taldeak.
  • 21:56ean, 23. Korrika iritsiko da herrira, Urnietatik.
Erlazionatuak

Goretex-a ez da aproposa Korrikarako

Iñigo Gonzalez Sarobe mar 14 Euskara