Printzesa izatearen lana

Txintxarri Aldizkaria 2024ko mar. 8a, 20:37

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Lasarte-Oriako Udalak antolatutako egitarauaren barruan, Sexuen Elkarbizitzarako Emakumeen Zentroko Makelur antzerki taldeak Escuela de princesas obraren emanaldia egin du. Ikastetxe berezi horretan ipuinetako dozena bat emakumezko pertsonaia elkartuko dira printzesa baten zereginak egoki egiten ikasteko. Pipi Kaltzaluze, Ariel sirenatxoa, Txanogorritxu... Hamar bat elkartuko dira eta gaitasunak ikasi edo irakatsi beharko dituzte. Hala, Pipik zaldian ibiltzen irakatsiko die, Scheherezadek gorputz adierazpena,  Mulanek eta Elsak, berriz, borrokan, azkenak denak izozten baditu ere... Denek, ordea, ez dute ikasteko prestutasun bera izango eta printzesa izan nahi duenik ere bada. Edurnezuri, kasu, egokitutako istorioa ikusita. Batzuen eta besteen ateraldiek eskolako zuzendaria zoratu dute, baita ikusleen barrea eragin ere.

Erlazionatuak