Sari banaketarekin hasi aurretik, alkateak azaldu duenez, hauek izan dira hiru saridunak erabakitzeko kontuan izan dituzten irizpideak: kartelen kalitate artistiko eta teknikoa, originaltasuna eta sormena; Horrez gain, aipatu du arreta berezia jarri diotela emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzeko mezu positibo eta argiak transmititu izanari.
Lehen saria berdintasun teknikariak eta gaian adituak diren zenbait profesionalek osatutako epaimahaiak erabaki du. Hauek dira sarituak:
- Lehen saria, 120 euro: Leire Ormazabal Zugarramurdi . Datorren urteko Martxoaren 8ko egitaraua ilustratuko du bere kartelak.
- Bigarren saria, 90 euro: Naroa Conde.
- Hirugarren saria, 60 euro: Brithany Bernardo Adrian.