Martxoak 8 ditu gaur, Emakumearen Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, zenbait jarduera aurrera eramango dituzte herrian. 12:00etan, udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute Okendo plazan. Zazpi ordu geroago, enparantza horretan bertan, Asunak neska* gazteen talde feministak prestatutako manifestazioa irtengo da, 'Gure bizitzekin negoziorik ez' lelopean. Handik gutxira, 19:30ean, 'Escuela de princesas' antzezlanaren emanaldia egingo du Makelur antzerki taldeak, kultur etxean. Eguna bi afari eginda bukatuko dute.