Kattalin Lizarraga Mendia, Araitz Ramos Irazusta eta Maddi Lasa Ormazabal ariko dira bertsotan. Trikitixa, berriz, Ane Jimenez Beltranek eta Alazne Ramos Irazustak joko dute. Ibilbidean zehar mugimendu feministaren bilakaera erakusten duten argazki batzuk ikusi eta horiei buruzko koplak egin beharko dituzte. Irudi horiek TXINTXARRI aldizkariaren artxibokoak dira.