Mendebaldeko Sahararen aldeko elkarretaratzea egingo dute gaur

Txintxarri Aldizkaria 2024ko otsailaren 27a

Iazko elkarretaratzea.

Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria taldeak jarduera pare bat antolatu ditu Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutenetik 48 urte bete direlako gaur. Lehen ekintza arratsaldean aurrera eramango dute, elkarretaratze bat, Okendo plazan, 19:30ean, 'Maroko Saharatik at! Independentzia' lelopean. Horrez gain, herralde horretako bandera udaletxeko balkoian zintzilikatu dute.

Bi egun geroago Sahara, herri bat erresistentzian liburua aurkeztuko du Kristina Berasain Tristan kazetari nafarrak. 19:00etan hasiko da saioa, Jalgi kafe antzokian.