Dokumentu grafiko hori herritar batengandik jaso zuen eragile horretako kideek, TXINTXARRI-ri azaroan emandako elkarrizketan azaldu zutenez.
Solasaldi horretan jakinarazi zuten baita ere jarduera honen asmoa dela Oria auzoari "omenalditxo bat" egitea eta jarriko duten argazkiak "ongi" islatzen duela bertakoen izpiritua. "Frankisten inbasioari eusteko lehen lubakiak haiek eraiki zituzten eta bakoitzak etxean zuenarekin egin zieten aurre". Aipatu ekitaldi hori irekia izango da.