Egun osoko egitaraua prestatu dute Karmengo Jaiak ospatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uzt. 10a, 15:10

2019ko jaietan egin zuten azkenekoz Sorgin Dantza.

Oria auzoko festa batzordeak goizetik hasi eta iluntzera arte ospatzeko proposamena luzatu die herritarrei. Makina bat jarduera aurrera eramango dituzte igande honetan, hilak 16, Karmengo Ama Birjinaren omenez. Ohiko ekimenez gain, Sorgin Dantza berreskuratuko dute.

Egitaraua
  • 10:30ean, diana, herriko txistulari taldearekin. Auzoan barrena ibiliko dira.
  • 11:00etan, haurrentzako jolasak, Oria etorbideko plazatxoan.
  • 12:00etan, buruhandiak, auzoan barrena.
  • 12:30ean, meza, Karmengo Ama kaperan.
  • 13:00etan, luntxa, kapera kanpoaldean. Xumela koruak girotuko du.
  • 16:30ean, ur jolasak haurrentzat, Brunet-Enea parkean.
  • 17:00etan, haurrentzako puzgarriak, Brunet-Enea parkean.
  • 17:00etan, toka txapelketa, Brunet-Enean.
  • 17:30ean, merendola, Brunet-Enean.
  • 18:00etan, Sorgin Dantza, auzoan barrena.
  • 19:00etan, zunba saioa, Brunet-Enean.
  • 20:00etan, Ibai Berriak taldearen eskutik dantzaldia, Brunet-Enean.