Hilaren 28ko manifestazioa antolatzeko bilera egingo dute gaur

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ekainaren 1a

Iazko manifestazioko irudi bat.

Lasarte-Oriako Transmaribollo Kolektiboko kideek gogorarazi dute bilera irekia egingo dutela gaur Ttakunenea elkartean, 19:30ean, LGBTIQ+ harrotasunaren eguneko mobilizazioa prestatzeko.

LGTBIQ+ kolektiboa osatzen duten pertsonen borroka ikustarazteko xedez sortu zuten iaz Lasarte-Oriako Transmaribollo Kolektiboa, eta lehenengoz manifestazioa egin zuten Lasarte-Orian ekainaren 28an, "LGBTIQ+ harrotasuna" gisa ezagutzen den egunean.

Joan den larunbatean egindako agerraldian gogoratu zutenez, "Hemen gaude leloarekin agertu ginen iaz. Hemen gaudela bollerak, hemen gaudela marikak, biak, transak, queerak...heteroarauaren disidentzia guztiak". Horiek denak bistaratzeaz gain, euren jarrera ere azaldu zuten; alegia, egoteaz gain, nola dauden: "Zisheteropatriarkatuari, heteroarauari, transmaribollofobiari, patologizazioari eta askotariko biolentziei 'nahikoa da' esanez, 'hemen gauzkazue eta eman aurrean izango gaituzue".

Nabarmenduzdutenez, ez dute aldaketarako arrazoirik, are gehiago salatu egin dute gorroto diskurtsoen eta eraso homofoboen indartzea. Erasotzaileei eta "horiek isiltasunez babesten dituzten" konplizeei berriro ohartarazi diete ez direla ez isilduko, ez kikilduko ezta eztutatuko ere.

Erlazionatuak

"Hemen gaude eta ez gara ezkutatzen"

Txintxarri Aldizkaria 2022 eka 28 Gizartea