Ekainaren 28ko antolaketan parte hartzera deitu dituzte lasarteoriatarrak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 27a, 14:58

Lasarte-Oriako Transmaribollo Kolektiboko zenbait kidek parte hartu dute eguerdian egindako prentsaurrekoan. Lasarteoriatarrak  LGBTIQ+ harrotasunaren eguna delakoan mobilizatzera deitu, eta interesa dutenak gonbidatu dituzte beraiekin batera ekintzaren antolaketan aritzera. Prestaketei ekiteko bilera irekia datorren ostegunean, ekainak 1, aurrera eramango dute Ttakunenean, 19:30ean. 

LGTBIQ+ kolektiboa osatzen duten pertsonen borroka ikustarazteko xedez sortu zuten iaz Lasarte-Oriako Transmaribollo Kolektiboa, eta lehenengoz manifestazioa egin zuten Lasarte-Orian ekainaren 28an, "LGBTIQ+ harrotasuna" gisa ezagutzen den egunean.

Gogoratu dutenez, "Hemen gaude leloarekin agertu ginen iaz. Hemen gaudela bollerak, hemen gaudela marikak, biak, transak, querrak... heteroarauaren disidentzia guztiak". Horiek denak bistaratzeaz gain, euren jarrera ere azaldu zuten; alegia, egoteaz gain, nola dauden: "Zisheteropatriarkatuari, heteroarauari, transmaribollofobiari, patologizazioari eta askotariko biolentziei 'nahikoa da' esanez,  'hemen gauzkazue eta eman aurrean izango gaituzue".

Nabarmendu dutenez, ez dute aldaketarako arrazoirik, are gehiago salatu egin dute gorroto diskurtsoen eta eraso homofoboen indartzea. Erasotzaileei eta "horiek isiltasunez babesten dituzten" konplizeei berriro ohartarazi diete ez direla ez isilduko, ez kikilduko ezta eztutatuko ere. 

 

Erlazionatuak

"Hemen gaude eta ez gara ezkutatzen"

Txintxarri Aldizkaria 2022 eka 28 Gizartea