Zerrendaburuak adierazi du "ilusio handiz eta irrikan" dagoela datozen hilabeteetan lanean jarraitzeko, "maite dugun herria hobetzeko helburuz". Haren iritziz, talde "ederra" osatu du EH Bilduk: "Ilusioa metatzen ari dela sentitzen dut. Prest gaude behar eta merezi dugun Lasarte-Oria irudikatu eta egi bihurtzeko".
Aipatu xede horiek gauzatzeko, "herriko dinamika soziokulturala eta instituzionala ordezkatzen duen taldea" gidatuko du Garmendiak. "Uste dugu lanean ari diren elkarte eta mugimendu guztietako ahotsek tokia behar dutela; udalgintzan eta herrigintzan askotariko dinamiketan aritu eta ari diren pertsonak bildu ditugu".
Zerrendako kideak
- Estitxu Garmendia Arrieta, alkategaia
- Uxue Loinaz Urruzola
- Asier Gorostegi Aliri
- Oihan Agirretxe Iradi
- Sandra Barkaiztegi Navarro
- Alex Ramos Portero
- Naia Perez Agirre
- Pablo Barrio Ramirez
- Haizea Arbizu Moriana
- Mikel Berakoetxea Lasa
- Esti Amantegi
- Joxe Pikabea Bereziartua
- Kris Alvarez Altuna
- Javier Oroz Abentin
- Saioa Larruskain Etxebeste
- Alvaro Marcet Vidal
- Elena Ginea Lasurtegi
- Patxo Etxegia Loiarte
- Marijo Goizueta Garmendia
- Jon Martin Tejeria
Hautagaitza ez ezik, hauteskunde programa osatu du EH Bilduk azken hilabeteotan. Udalgintzan metatutako ezagutzaz gain, hainbat arlotako aditurekin batera saio espezifiko batzuk aurrera eraman dituzte: herriko norbanakoen nahiz elkarteen ekarpenak jaso dituzte bilkuretan eta gerora zabaldutako galdetegien bidez. Lasarteoriatarrei datozen asteetan emango diete proposamen horien berri.