Hautagaiek zerrendan izango duten ordenaren arabera izendatu ditu Garmendiak; hauek osatuko dute EH Bilduren taldea: Estibaliz Garmendia Arrieta, Uxue Loinaz Urruzola, Asier Gorostegi Aliri, Oihan Agirretxe Iradi, Sandra Barkaiztegi Navarro, Alex Ramos Portero, Naia Perez Agirre eta Pablo Barrio Ramirez. Txalo artean hartu dituzte deialdira batu diren herritarrek. Datozen egunetan izango dute EH Bilduko oinarriek zerrenda berresteko aukera.
Lantaldea aurkezteaz gain, Lasarte-Oria EH Bilduren hauteskunde programa lantzen aritu da Herri Batzarra, eta jakinarazi dute lasarteoriatarrek programari ekarpenak egiteko aukera izango dutela, laster. Horretarako galdetegi bat zabalduko dutela iragarri dute.