Horiek guztiak eta beste hainbat batzen dituen haria da, horren aldeko borroka euren gain hartzeko prest daudela nabarmendu dutenak eta euskaraz biziko den belaunaldia izan nahi dutenak. Talde horrek, besteak beste, euskal hezkuntza oinarri duen hezkuntza bat defendatzen du, eta horri gogor eutsi nahi diote, izan ere, gure neurriko hezkuntza bat aldarrikatzen dute. Herri gogor bat dugula uste dute, Korrika bera horren erakusle hartuta, euskaldunon kontzientzia berpiztea du helburu Euskal Herri osoa lasterka zeharkatuz. Beraz, horrelako ekimen bat antolatzea eta mugiaraztea herri honen gogortasunaren seinale dela deritzote.
Hori guztia aldarrikatzeko asmoz, aurten ere, beste manifestazio batera deitu dute eta hilaren 23an Euskal Herriko hiriburuetako kaleak hartu dituzte. Iaz ere, besteak beste, maiatzaren 22an Donostian Euskara aurrera lelopean, mobilizazio ikaragarri eta ezohiko bat egin zuten. Izan ere, gazteek antolatutako, kasu honetan, Gazte Euskalzaleen Sareak aurrera eramandako ekintzak adin guztietako jendea mugiarazi zuen. Beraien hitzetan, "historian jaso beharreko momentu esanguratsutzat" hartu zuten. Manifestazio horretan hainbat gauza aldarrikatu zituzten: batetik, Ipar Euskal Herriko ikasleek haien azterketak euskaraz egitea eskatzen zuten; bestetik, gure pantailetan euskara sendotzea eskatzen zuten. Ipar Euskal Herriko ikasleen ordezkari, besteak beste, Irantzu Idoate joan zen, iparraldeko bertsolari gaztea, emanaldiaren amaieran hainbat bertso abestera. Bere kantuetan esan bezala, “Euskara ez da aurrera joanen, aurrera eraman behar da”. Hori aldarrikatu zuen.
Arestian aipatu bezala, haien aldarrikapenetako bat euskara ikus-entzunezkoetan zabaltzea da. Horretarako, Donostian eta Bilbon hainbat protesta egin zituzten. Esaterako, pintadak egin zituzten aldarrikapenak jende gehiagori zabaltzeko asmotan.
Aurten ere, iaz bezala, lehen aipatu dugun bezala, hilaren 23an, beste aldarrikapen manifestazio bat egin zuten Euskal Herriko hainbat hiriburutan. Horren inguruko xehetasunak gaur egungo gazteriari azaltzeko helburuarekin, Gazte Euskaltzaleen Sarea Euskal Herriko ikastetxe askotatik pasa da, hitzaldi baten bidez aldarrikapenak zabaldu eta egin nahi duten hori azaltzeko. Horien artean, guk ere, Oriarte ikastetxeko ikasleok, azalpen horietaz gozatzeko aukera izan genuen hilabete hasieran, horri buruz hitz egitera etorri zirenean.
Gu, Euskara Batzordeko kide oro, mugimendu indartsu honen alde gaude, izan ere, oso garrantzitsua iruditzen zaigu talde horrek aldarrikatzen duena. Gure ustez, Euskal Herrian, hezkuntzak euskaraz eta euskaratik beharko luke. Bai hizkuntza aldetik, eta baita ikasgaiei dakokienez ere. Ipar Euskal Herrian, Euskal Herriko historia ikasi nahi dute, ez Frantziakoa, Euskal Herriko gainerako lurraldeetan bezala. Azterketak ere, euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu nahi dute, eta guk ere, hezkuntza osoa, Euskal Herriko gaietan oinarritutako ikasgaietan nahi dugu.
Bestalde, Euskara Batzordeko kideak garenez, badakigu, ikastetxe honetan bertan, ikasleren aldetik, salbuespenak salbuespen, euskararen erabilera nahiko eskasa dela eta gehiengoak ez duela egunerokoan erabiltzen, beraz, gu eta Gazte Euskal Sareko kide guztiek, horren aurka ere egin nahi dugu borroka, besteak beste.
Ondorioz, gazteak oso indartsu gatozela adierazi nahi dugu, eta borrokan horretan parte hartu nahi dugula beste milaka euskaldunekin batera.
Ez gaituzte isilduko, ezta kikilduko ere, eta egoerari sutsu aurre egiteko prest gaude milaka gazte indartsu. Gora Gazte Euskaltzaleen Sarearen borroka!