LOZET buruhandi, erraldoi eta zezensuzkoen elkarteak entsegu bat egingo du gaur arratsaldean, Michelin futbol zelaiaren atzealdean, 18:30etik 20:00etara. Herritarrak animatu dituzte parte hartzera, eta adierazi pertsona gutxi dituztela erraldoiekin dantzan aritzeko. "Herriko txikienek gurekin gozatzen jarrai dezaten, jendea behar dugu. Etor zaitezte!", adierazi dute.
2022 eka 30 Kultura