Erraldoi eta buruhandiekin, ostegunean fin

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 30a, 08:00

Asteburuaren atarian, hirugarren festa egunaz disfrutatuko dute lasarteoriatarrek. Hainbat osagai izango dituzte horretarako: pilota partidak, xexenak, erraldoi eta buruhandiak eta makina bat kontzertu.

EGITARAUA
  • 11:00etan, pilotako finalak Loidibarren frontoian, harrobikoak.
  • 11:30etik 13:30era, haurrentzako parkea Isla plazan.
  • 12:00etan, lerroko dantza emanaldia, Biyak Bat egoitzaren eskutik.
  • 16:30etik 18:30era, haurrentzako parkea Isla plazan.
  • 17:00etan, haurrentzako xexenak Sasoeta LHn.
  • 18:00etan, erraldoi eta buruhandien konpartsa, herrian barrena.
  • 19:00etan, pilotari profesionalak Loidibarrenen: Arteaga II eta Eskiroz, Alberdi II eta Elizegiren aurka.
  • 20:00etan, Louh taldearen kontzertua Oriarte Landaberrin.
  • 23:00etan, Azabache taldearen emanaldia Isla plazan.
  • 23:00etan, Nemux disko festa Oriarte Landaberrin.
  • 00:00etan, zezensuzkoa Kale Nagusian.