Naroa Furundarena atleta gonbidatu dugu 'Baipasa' saiora

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 22a, 16:46

Ikasturte honetan ere Euskadi Irratiko Baipasa saioarekin elkarlanean ari da TXINTXARRI aldizkaria, Tokikom Tokiko Hedabideen Bateraguneak EiTBrekin duen akordioaren barruan. Atzo aurrera eraman genuen aurtengo bigarren kolaborazioa: Naroa Furundarena atleta gaztea gonbidatu genuen, saioko kazetariek elkarrizketa zezaten. Euskadiko txapeldun izan da berriki luzera jauzian zein jauzi hirukoitzean, eta Espainiako 23 urtez azpikoa ere bai, jauzi hirukoitzean.

Naroari paso eman aurretik, asteburuko Inauterietako giroaz nahiz lanaz eta amaitu berri den CIMASUB Itsaspeko Zinema Zikloaz jardun gara Olaia Urtiaga eta Tere Beloki kazetariekin.