Sakabanaketa politika "hiltzailea" dela salatuko dute Dispertsioaren Egunean, hilaren 25ean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 14a, 15:13
Iazko otsaileko Azken Ostiralean dispertsioaren gaia jorratu zuten. Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi gogoan izan zituzten, besteak beste.

Egun osoko egitaraua prestatu du Lasarte-Oriako Presoen Aldeko Batzordeak hilaren 25erako, larunbatarekin: Dispertsioaren Eguna. Euskal presoen sakabanatze politika kritikatu eta amaitzeko eskatzeaz gain, Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi herritarrak oroituko dituzte, hilaren 28an bi hamarkada beteko direlako auto istripuz hil zirela, Juankar Balerdi senidea bisitatzera zihoazela, Almeriako espetxera. Zuen indarrak argi egiten du gugan leloa aukeratu dute horretarako.

EGITARAUA
  • Okendo plazan eta Zabaleta auzoko plazan, 10:30ean eta 11:00etan, hurrenez hurren: omenaldia.
  • Okendo plazan, 12:30ean: talde argazkia.
  • Xirimiri elkartean, 14:00etan: bazkaria (barrikotea). Tiketak Agora, Ilargi, Insausti eta Tiburtzio Artizar tabernetan eros ditzakete herritarrek, 13 edo 18 euro ordainduta. Menu beganoa ere aukeran izango dute.
  • Okendo plazan, 18:30ean: ekitaldia. Eguraldi txarra egiten badu, Oriarte Landaberri institutuan.
  • Okendo plazan, 19:00etatik aurrera: kontzertuak. Eguraldi txarra egiten badu, Oriarte Landaberri institutuan. 
Erlazionatuak

Lehena argitaratu dute, azkena izateko asmoz

Txintxarri Aldizkaria 2022 abe 07 Politika

Irudi berria, asmo bera

Txintxarri Aldizkaria 2023 urt 27 Politika