Izan Iñurriren '(Min)bizi' abestiaren bideoklipa, ikusgai

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 6a, 10:40

Bizipoza elkartea osatzen duten 36 eragileetako bat da Izan Iñurri, Julene Illarramendi eta Miren Cuerdo lasarteoriatarrek eratutako egitasmoa. Minbiziari buruzko tabuak uxatu eta eritasun hori pairatzen ari diren pertsonei elkartasuna eta babesa ematen diete, feminismotik. Mundu berri bat guztiontzat proiektuaren hirugarren argitalpenean parte hartu dute berriki; Bizipozak gaur argitaratu du (Min)bizi abestiaren bideoklipa. Herritar ugarik parte hartu dute.

Kantuaren letra Oihana Iguaran bertsolariak sortu du, eta Idoia Asurmendi musikariak jarri dio ahotsa. Doinua Xabier Zabala konpositoreak eratu du.

'(MIN)BIZI' - IZAN IÑURRI

Izan inurri, txikitik eragin;

izan taldean, eta handi egin.

Zama ezin bada altxa buruz buru

denon artean eramango dugu.

Zatoz zirrien inurritegira!

Izan minkide, eta bidelagun;

elkar zaintzeko hitza eman dezagun.

Zulo sakon bat denean gorputza

Sendagai da zu hor egote hutsa.

Zatoz kilimen inurritegira!…

Izan biziprest ta hil arte bizi

Bizi, (min)bizi, tabuak erauzi. Pausoka goaz beldurretarantza

bizitzarekin egiteko dantza.

Ongi etorri inurritegira!

Inurritegira!

Erlazionatuak

Mundu berri baterantz, bizipozez

Txintxarri Aldizkaria 2023 urt 30 Gizartea