ESKUALDEA

Mundu berri baterantz, bizipozez

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 30a, 17:09
Hernaniko aurkezpen ekitaldiko uneetako bat. Argazkia: 'Kronika'.

Bizipoza elkarteak Mundu berri bat guztiontzat egitasmoaren hirugarren alea sorta aurkeztu du, Hernanin. Bilduma bat argitaratu dute CD eta DVD formatuetan, eta momentuz behintzat, azkena izango da: 11 elkarteren hamabina abesti eta bideoklip jaso dituzte. Izan Iñurri-rena da horietako bat, Julene Ilarramendi eta Miren Cuerdo herritarrek sortutako egitasmoarena. (Min)bizi izena du haien jarduna kontatzen duen abestiak; Oihana Iguaranenak dira hitzak, eta doinuak, Idoia Asurmendirenak. 

Hernaniko Biteri Kultur Etxean ezagutarazi zuten Mundu berri bat guztiontzat egitasmoaren barruko hirugarren lana iragan larunbatean, hilak 28. Bertan izan ziren Bizipoza elkarteko kide diren 36 eragileetako ordezkariak eta proiektuaren babesleak, besteak beste. Joxe Mari Agirretxek eta Amaia Elizondok aurkeztu zuten ekitaldi koloretsua. Bizipozaren koordinatzaile Leire Elizegi herritarrak adierazi zuenez, hirugarren argitalpena izango da bilduma horretako azkena, "oraingoz behintzat". Partaideen lana ere goraipatu zuen:

Hamabina abesti eta bideoklip

Arestian esan bezala, Bizipozako kide diren 11 elkarteren hamabina abesti eta bideoklip jaso dituzte hirugarren CD-DVDan, tartean, Izan Iñurriren (Min)bizi izenekoa. Hauek dira lanak:

Eredu bat - Agipase elkartea

  • Musika: Xabier Zabala.
  • Hitzak: Ainhoa Agirreazaldegi. 
  • Ahotsak: Joanes Echeveste, Danae Riaño, Maria Redondo eta Ander Lacalle.

Elkarrekin jolasten - Pausoka elkartea

  • Musika: Xabier Zabala.
  • Hitzak: Eli Pagola.
  • Ahotsak: Sergio Ordoñez Patxuko eta Ainhoa Larrañaga.

Hegan - Juneren Hegoak elkartea

  • Musika: Xabier Zabala.
  • Hitzak: Miren Artetxe.
  • Ahotsak: Ines Osinaga eta Iñaki Etxezarraga Etxe.

Elkarri - Ndank Ndank elkartea

  • Musika: Xabier Zabala.
  • Hitzak: Odei Barroso.
  • Ahotsak: La Basu eta Nico Sarrbojand.
  • Sereres hizkuntzan esaldiak: Mamadou Sarr eta Nico Sarrbojand.
  • Panderoa: Garikoitz Aranzabal.
  • Irrintzia: Mertxe Rodriguez.

Bizitza arnasaldi - Arnasa elkartea

  • Musika: Xabier Zabala.
  • Hitzak: Xabat Galletebeitia.
  • Ahotsak: Olatz Salvador eta Jon Basaguren.

Ikus dezadan - Naizen elkartea

  • Musika: Xabier Zabala.
  • Hitzak: Ekaitz Goikoetxea.
  • Ahotsak: Kai Nakai eta Iñigo Etxezarreta.

Ume alaia - Ume Alaia elkartea

  • Musika: Xabier Zabala.
  • Hitzak: Xabier Sukia. 
  • Ahotsak: Esti Markez, Iñigo Goikoetxea eta Asier Gozategi.

Zaldi zoroarena - Dravet elkartea

  • Musika: Xabier Zabala.
  • Hitzak: Beñat Gaztelumendi.
  • Ahotsak: Nerea Urbizu eta Gartxot Unsain.

(Min)bizi - Izan Iñurri elkartea

  • Musika: Xabier Zabala.
  • Hitzak: Oihana Iguaran.
  • Ahotsak: Idoia Asurmendi.

Marea urdina - Marea Urdina elkartea

  • Musika, hitzak eta ahotsak: Marea Urdina elkartea.

Bizipoza auzolan - Bizipoza elkartea

    • Musika: Xabier Zabala.
    • Hitzak: Igor Elortza.
    • Ahotsak: Ines Osinaga, Iñaki Etxezarraga Etxe, Ainhoa Larrañaga, Sergio Ordoñez Patxuko, La Basu, Nico Sarrbojand, Marea Urdina elkartea, Gartxot Unsain, Nerea Urbizu, Jon Basaguren, Olatz Salvador, Tomas Lizarazu, Idoia Asurmendi, Iñigo Goikoetxea, Asier Gozategi, Esti Markez, Iñigo Etxezarreta, Kai Nakai, Joanes Echeveste, Danae Riaño, Maria Redondo eta Ander Lacalle.