Mari Domingi, Olentzero eta lagunak, herrira iristear

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abe. 21a, 08:00

Hilaren 24an Lasarte-Oriara etorriko dira Mari Domingi eta Olentzero, herritarren artean opariak eta zoriontasuna banatzera. Ohi bezala, haiekin batera ibiliko dira Xixuko ahatea, Porrotx pailazoa eta Mari Teilatuko. Egun berezi hori iragartzeko mezu bat bidali dute TXINTXARRI-ra.

HILAK 24, EGITARAUA
  • 10:15ean, kalejiran abiatuko dira herriko ikastetxeetako haurrak, Isla plazatik. Okendo plazan amaitu, eta txokolate beroa jango dute han.
  • 12:00etatik 14:00etara, gaztetxoen eskutitzak jasoko dituzte Mari Domingik eta Olentzerok, Antonio Mercero aretoan. Ekitaldi horretara joan ahal izateko ezinbestekoa izango da txartela eskuratzea Ttakun Kultur Elkartearen bulegoan (Geltoki kalea 4, behea), bihar, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
  • 18:00etan lagunekin elkartuko dira Mari Domingi eta Olentzero Loidibarren frontoian, herrian barrena kalejira egiteko.
  • 18:30ean iritsiko dira Okendo plazara eta emanaldia egingo dute.
Erlazionatuak

Taloak nola egin ikasi dute herriko gaztetxoek

Txintxarri Aldizkaria 2022 abe 15 Kultura