Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak elkarlanean antolatuta, arto irinezko taloak nola egin ikasi dute haur lasarteoriatarrek. Ttakunenea elkartean batu dira, bi txandatan eta lan horretan urte mordoa daramaten talogileen eskutik jaso dute irakaspena; ohitura zaharra galdu ez, eta jarraikortasun bat izan dezan etorkizunean.