Oneka plataformako kideek hitzaldi bat emango dute bihar, Biyak Bat egoitzan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 22a, 12:10

Lasarte-Oriako Udalak zenbait jarduera antolatu ditu Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira. Hurrengoa bihar izango da, hilak 23, Biyak Bat egoitzan, 17:30ean. Oneka euskal emakume pentsiodunen elkarteko kideek hitzaldi bat emango dute, gaztelaniaz: Mujeres mayores, impacto del machismo en sus vidas.