Autodefentsa feminista ikasi eta landu dute Emakumeen Zentroan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 12a, 19:17

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira Lasarte-Oriako Udalak antolatutako ekimenen lehena egin dute goizean. Autodefentsa feminista tailerra  aurrera eraman dute  Emagineko kide batek gidatuta. Haren azalpenak entzun dituzte parte hartu duten bost emakumeek eta rolak, binamismoa edota sexu-genero sistemaz mintzatu dira. Gogoeta partekatuaren bidez, indarkeria matxista, sexista eta genero indarkeria bereizi dituzte eta dinamiken bidez kontzientzia hartu dute, besteak beste, usteez edo sotilak izan daitezkeen erasoez.