Ahalduntze eta argazki tailerra egingo dute bihar, Antonio Mercero gunean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 16a, 10:14

Idoia Telleria Maritxalar argazkilari lasarteoriatarrak ahalduntze eta argazki tailer bat emango du bihar arratsaldean, 17:30etik 20:00etara, Antonio Mercero gunean, euskaraz. Izena eman nahi dutenek aukera dute horretarako oraindik, bide hauen bidez: 943-36 39 58 telefonora deituta, emakumezentroa@lasarte-oria.eus helbide elektronikora idatzita edo Emakumeen Zentrora bertaratuta.