Maider Galardi F. Agirre herritarrak jaso du Euskal Kazetarien Elkartearen sarietako bat

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urr. 14a, 14:00

Argazkia: 'Berria'.

Maider Galardi F. Agirre kazetari eta ikerlariak lau sasoi daramatza Berria FM podcast feminista gidatzen, askotariko gaiak ikuspuntu horretatik lantzen, hilabetean behin. Euskal Kazetarien Elkarteak sari bat eman dio horregatik, Kazetaritza Digitala-Narratiba Berriak kategoriakoa, hain justu.

2020ko irailean elkarrizketatu zuen TXINTXARRI-k Galardi, egitasmo komunikatibo horren gainean gehiago jakiteko. Bestalde, lasarteoriatarra zutabegile aritu da aldizkari honetan zenbait ikasturtez, orotariko kontuez gogoeta fin eta zorrotzak egiten. Neure kabuz atalean kontsulta ditzakezue.

Lantalde osoaren izenean, zorionak Maider!