San Pedro Jaietan ohikoa izaten da, kuadrillan elkartu eta gero, talde argazki bat egitea blusak jantzita, oroitzapen gisara. Bi elementu horiei garrantzia eman nahi izan die TXINTXARRI-k, eta horregatik, lehiaketa antolatu du, bi sari ederrekin: paintball saio bat Paintball Donostian eta hamaiketako eder bat Avenida taberna-jatetxean. Lagun talde ugarik bidali dizkigute haien irudiak, eta orain zure txanda da, irakurle: nor da, zure ustez, aurtengo kuadrilla dotoreena? Adi-adi ikusi argazkiak, eta aukeratu zure gogokoena! Mila esker parte hartzeagatik! Bozka gehien jasotzen dituzten bi irudiek irabaziko dituzte aipatu sari horiek.