San Pedro Jaien barruan, Froilan Elespe Herriko etxeak patata tortilla lehiaketa antolatu zuen hilaren 2an, larunbatarekin. Sei patata tortilla aurkeztu ziren lehiaketara. Angel Barrera, Jose Mari Mellado eta Herriko etxea jatetxeko Javier Penas sukaldaria izan ziren epaile lanetan. Epaileek guztiak dastatu ostean, Jacobi de Llanosen opila saritu zuten. Bigarren sailkatua Alfredo Garcia izan zen. Sari banaketaren ostean, Herriko etxean bildu ziren herritarrek tortillak jan zituzten baita beste jaki batzuk ere.