Sorgin Jaiakek antolatuta, bertso-poteoa egin dute Erdialdeko kaleetan. Ane Labaka Mayoz herritarrak jarri dizkie gaiak Lierni Rekondo, Eli Pagola eta Oihana Arana bertsolariei. Edaria eskuan zenbait taberna atarietan egin dituzte geldialdiak eta entzuleak batzen joan zaizkie bidean. Mikroarekin arazoren bat edo beste izan dute eta bertsoetako batzuk ozen abestuta kantatu behar izan dituzte. Arazoa konponduta, bidea aurreikusi bezala jarraitu dute. Hernaniarren eta lasateoriatarren euskalduntasunari jarri dizkiote bertsoak edo jaietan kartelak jarri nahian dabiltzala udaltzain euskaldun batekin topo egin duten gazteen azalean ere jarri dira. Bien bitartean, plazan zoria jarri dute proban. Txartela erosita sari onenak lortu nahian aritu dira.