Sukaldean trebeak direla erakutsi dute sorginek gaur arratsaldean, Okendo plazan; patata tortilla lehiaketa egin dute. Osagaiak eskuartean, hor aritu dira, patatak eta tipulak zuritu, olio berotan sukaldatzen. Txukun-txukun aurkeztu dituzte gero epaimahai aurrera. Ane Galardi, Dei Furundarena eta June Egaña aritu dira onena izendatzeaz arduratu direnak. Hamazazpi tortilla aurkeztu dituzte lehiaketara, eta horietatik hamabosgarrena izan da garailea.