Zezensuzkoak piztu du txinparta

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ekainaren 30a

Azabache taldearen kontzertura eta Nemux DJaren saiora joan direnen batezbesteko adinak oso urruti daude: adinekoak dantzan Isla plazan, eta nerabeak Oriarte Landaberrin. Gazte ala ez horren gazte, ederki pasa dute guztiek. Bestalde, ekainari agur esateko, zezensuzkoaren aurrean korrika egin dute zenbait lasarteoriatarrek Kale Nagusian.