Sorgin bazkariarekin eman dio hasiera Sorgin Jaiak egunari

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 30a, 14:30

Sorgin Jaiaken egitarauak gaur hasiera ederra du, Sorgin bazkaria. Paella gozoa dastatu ahal izango dute parte-hartzaileek. Izan ere, indarrak behar dituzte arratsalden jokatuko dituzten sorgin olinpiadei aurre egiteko. Kale Nagusian izango da hitzordua 18:00etan. Aurretik ordea, bingoa izango da sorgin gunean. Gauen, berriz, Alargun Beltzak taldearen kontzertuaz eta Lizartxoren erromeriaz gozatu ahalko da Okendo plazan.