Euria gogotik saiatu da bigarren gaua zapuzten, baina ez du lortu. Herritarrek gau ederra igaro dute han eta hemen: Dial al Sol jaialdia, Kinadaren kontzertua, bertsolarien trebezia eta Gauargi taldearen giroa. Egia da eguraldi kaskarrak ez duela San Pedro egunaren amaiera izorratu, baina bai eragin: LOZET elkarteak erabaki du zezensuzkoa bertan behera uztea. Zorionez, beste hiru falta dira.