Xumela abesbatzak kantu jira ederra egin du Lasarte-Oriako erdialdetik barrena. Okendo plazan hamaiketakoarekin indarrak hartu eta ahotsak berotzen joan dira. Josu Txapartegi Txapasen trikiti eta Joserra San Sebastian gitarra doinuen laguntzaz, Euskal doinuak abestu eta dantzatu dituzte gune ezberdinetan. Umore ederra dutla erakutsi dute guztiek.