Hasi dira Sorgin Jaiak ere. Urtero izaten dira bereziak, baina aurtengoak, are bereziagoak: 20 urte bete dituzte herriko festa alternatiboek. Izan Iñurri elkartea omendu dute aurten; lehendik jakinarazi zieten antolatzaileek, baina jaso dute sorpresarik gaur arratsaldeko ekitaldian: hainbat lagunek zapi koloretsuekin prestatutako koreografia ederra. Suziria jaurti aurretik, Kukuka eskolako dantzari talde batek ere emanaldia egin du. Etxafuegoa lehertu ostean hasi dira algaraka sorgin eta aztiak.
2022 eka 28 Kultura