Nagusilan elkarteak bota du arratsaldeko suziria

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 28a, 20:48

1.096 egun luzeren ostean, hemen dira. Mugarik gabe, poz, alaitasun, ekimen eta festaz beteta. Sanpedroak jada ez dira gogoratu beharreko zerbait, (inoiz baino gehiago) bizitzekoak baizik. Zailak izan diren hilabeteak atzean utzi eta oroitzapen berriak sortzeko egunak izango dira datozenak. Gaurkoa ziur ahaztuko ez dutenak Nagusilaneko kideak dira, haiek bota baitute pregoia. Mezu oso garrantzitsu bat utzi dute: ez festetan, ez gainerako egunetan, adineko pertsonak ez ditugu alboratu behar. 

Txupina jaurti ondoren, koloretako serpentina eta pilotak jaurti dituzte balkoitik plazara. Bien bitartean, Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria eta Transmaribollo Kolektiboko kideek aldarrikapen banderak zeruratu dituzte, festarako ez ezik aldarrikapenerako eguna badela ere gogoratuz. 

Erlazionatuak

Helduen txupina

Txintxarri Aldizkaria 2022 eka 28 Kultura

Sorgin Dantzak Oria eta Okendo lotu ditu

Txintxarri Aldizkaria 2022 eka 28 Kultura