Sortu berri den Transmaribollo Kolektiboak LGBTIQ+ kolektiboaren aldeko manifestazioa deitu du Lasarte-Orian: bihar izango da, hilak 28, 20:30ean, Okendo plazatik abiatuta. Deialdiarekin bat egin dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek, eta herritarrak bertaratzera animatu dituzte.