Blusak + Kuadrillak = Sari ederrak!

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 27a, 13:46

Formula matematiko bat bilakatu da ia: jarduera garrantzitsu bat non, TXINTXARRI-k antolatutako argazki lehiaketa han. Festa giroko elementu garrantzitsuenetako bi hartu ditugu oinarritzat: blusa, eta jantzi horiek soinean eramaten dituzten pertsonak, kuadrillako kideak. Ariketa erraz bat proposatzen dizuegu: lagunak elkartzen zaretenean eta urteroko argazki jendetsua egiten duzuenean, bidali txintxarri@ttakun.eus helbide elektronikora edo 688 68 35 10 telefono zenbakira, WhatsApp bidez. Azken eguna uztailaren 10a izango da, igandea. Bozketa epea, hurrengo egunean hasiko da, eta 13an amaitu, asteazkenez. 

Bozka gehien jasotzen dituen argazkian azaltzen diren pertsonek  sari hau jasoko dute: lagunartean Paintball Donostiara (Zubietan, Iruin sagardotegiaren alboan) joatea. Bigarrenekoek, berriz, Avenida taberna jatetxean hamaiketako eder bat egitea. Parte hartzeko baldintzak hauek dira: 

1. Argazkian azaltzen diren pertsona guztiek blusa bera eramatea soinean.
2. 16 urte edo gehiago izatea. 
3. Kuadrilla bakoitzak argazki bat bidaltzea, ez gehiago.
4. Gailu bakoitzeko bozka bat besterik ez ematea.


*Oharra: bi sarien kasuan, antolakuntzak hamabost pertsonara arteko prezioa finantzatuko du. Gehiago badira, gainerako kideena kuadrillak berak ordainduko du.