Azken trakarako prest!

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 2a, 08:00

Beste urte batzuetan, azken festa eguna suabeagoa izan da. Aurten, ordea, larunbata erori da, eta parranda ederra eginez agurtuko dituzte sanpedroak herritarrek. Egun osoan zehar izango dituzte ekintzak jai giroaz gozatzeko.

EGITARAUA
  • 10:00etan, Iturengo ttuntturroak kaleetan barrena ibiliko dira.
  • 11:00etan, erraldoi eta buruhandien konpartsa abiatuko da Blas de Lezotik.
  • 12:00etan, gizonen eta zaldien arteko erronka, Atsobakarren.
  • 13:00ean, Voces Navarras taldearen eskutik jotak, Isla Plazan.
  • 17:00etan, gaztetxoen danborrada, Kale Nagusitik abiatuta.
  • 19:00etan, Mariachi Imperial Elegancia Mexicana taldea, herritik.
  • 22:00etan, Modus Operandi taldearen kontzertua, Okendon.
  • 22:45ean, etxafuegoak Urbarten, Vulcano pirotekniaren eskutik.
  • 23:00etan, Ibai Berriak taldearen emanaldia, Isla plazan.
  • 23:30ean, Psychoclown ikuskizuna, Okendotik abiatuta.
  • 00:00etan, zezensuzkoa Kale Nagusian.
  • 00:30ean, Skakeitan taldearen kontzertua.