Ostiraleko festa, batukadaren erritmora

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uztailaren 1a

Musika emanaldiz jositako eguna izango da gaurkoa. Herrira etorriko dira El Drogas, Motxila 21, La Decada Prodigiosa eta Zea Mays. Hori gutxi balitz, Lasarte-Oriako batukada taldeak, Dinbi Bandak, bi saio egingo ditu, parranda giroa sutan jartzeko.

EGITARAUA
  • 11:30etik 13:30era, haurren parkea Isla plazan.
  • 16:30etik 18:30era, parkearen jarraipena Isla plazan.
  • 16:30ean, Joselontxo txaranga herrian barrena. 
  • 17:00etan, haurrentzako xexenak Sasoetan.
  • 18:00etan, erraldoi eta buruhandien konpartsa, Blas de Lezo kaletik.
  • 20:00etan, Freestyle Motocross taldearen ikuskizuna Andatza plazan.
  • 22:00etan, El Drogas musikariaren kontzertua Okendo plazan.
  • 23:00etan, La Decada Prodigiosa taldearen emanaldia Isla plazan.
  • 23:30ean, Dinbi Banda batukada taldearen saioa, Okendotik abiatuta.
  • 00:00etan, zezensuzkoa Kale Nagusian.
  • 00:30ean, Zea Mays taldearen kontzertua Okendon.
  • 02:00etan, Dinbi Banda batukada taldearen saioa, Okendotik abiatuta.