Kantuz bete dute Brigitarren komentuko kapera

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 24a, 09:58

Biyak Bat eta Añorgatik etorriko den Gure Kabia koruek emanaldia egin dute Ama Brigitarren komentuan. Jantzi dotoreak soinean, askotariko doinu ezagunak ekarri dituzte Brigitarren komentuko kaperara. Añorgarrak izan dira agertokira irteten lehenak eta besteen artean, Siyahamba abestu dute; txalo eginez lagundu dute abesti. Horien ostean, Biyak Bateko koruaren txanda izan da, eta horiek ere doinu ezagunak abestu dituzte, besteak beste, Loretxoa. Emanaldia amaitu aurretik, bi koruek bat egin eta Lasarte-Oriako ereserkia abestu dute elkarrekin. Ikus-entzuleen txalo zaparrada ederra jaso dute eskertza gisa.