Iparra ez galtzen saiatuko dira

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 29a, 07:59

Orientazio jolasekin hasiko du arratsaldea Sorgin Jaiak-ek: partaideak iparra ez galtzen saiatuko dira, bigarren parranda egunerantz norabide ona hartzeko. Triki poteoaren ostean, Malakias eta Maixaren kontzertuaz gozatuko dute.

EGITARAUA
  • 18:00etan, orientazio jolasak Okendo plaza inguruan.
  • 20:00etan, triki poteoa, Okendotik abiatuta, Ankoker taldearekin batera.
  • 00:30ean, Malakias eta Maixaren kontzertua, Okendon.