San Pedro eguna, omenduaren eguna

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 29a, 08:00

Nagusilan elkarteak aintzatespena jasoko du gaur Manuel Lekuona Kultur Etxean, 13:00etan. Egitaraua osatuko dute dianak, kantu eta dantza jirak, sagardo dastaketak, sardina janak eta beste hainbat jarduerak.

EGITARAUA
  • 10:00etan, Ttirriki Ttarrakako trikitilariek diana joko dute.
  • 11:00etan, herri meza, San Pedro parrokian.
  • 11:30etik 13:30era, haurrentzako parkea Isla plazan.
  • 12:00etan, Extremadurako migak eta danbolin jotzaileak, Okendo plazan
  • 12:00etan, kantu eta dantza jira, Sagardotegi kaletik, Xumelako kideekin (Ttakun KE).
  • 12:30ean, herri kirolak Elizatze plazan.
  • 13:00etan, Nagusilan elkarteari aintzatespena, kultur etxeko auditorioan.
  • 16:30etik 18:30era, haurrentzako parkearen jarraipena, Isla plazan.
  • 17:00etan, xexenak Sasoeta LHko patioan.
  • 18:00etan, sardina jan herrikoia, Aterpearen eskutik, Okendon.
  • 18:00etatik 20:00etara, sagardo dastaketa eta erromeria, Okendon (Ttakun KE).
  • 18:30etik 21:00etara, dantza lehiaketa eta mini diskoa Uzturre plazan.
  • 21:30etik aurrera, Dial al sol ekitaldia, Andatza plazan.
  • 22:00etan, Kinada taldearen kontzertua, Okendo plazan.
  • 22:30ean, bertsolariak kultur etxean.
  • 23:00etan, Nemux disko festa, Oriarte Landaberrin.
  • 23:00etan, Gauargi taldearen emanaldia, Isla plazan.
  • 00:00etan, zezensuzkoa Kale Nagusian.